jueves, 21 de marzo de 2013

HAUR LIBURUAREN EGUNA


                                                                                                         MEZUA
Ver/Descargar cartel

Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik.
Horra letrak, horra hitzak,
horra liburuak hitzez beterik…
 esku artean jasotzen ditut nik.
Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak 
ilargiari irribarre eginez.
Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan 
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa 
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen.
Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Pat Mora        
Traducción: Juan Kruz Igerabide 
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten. 
 [GEHIAGO IRAKURTZEKO]
Oporretan izanik, gure eskolan  martxoaren 20an ospatu genuen BLEI/ATYL unearekin: eguerdiko 12tan eta musika lasaigarria entzuten,  irakurketari eman genion denok batera. Batzuek gustora hartu zuten eta luzatu egin zuten. A! eta beste batzuek aprobetxatu zuten oporretarako liburu bat aukeratzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario