viernes, 30 de marzo de 2012

e-komikiak KOMIKIAK ON-LINE

Komikiak on-line (e-komikiak) irakurtzeko plataforma, euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan.
Hezkuntza komiki digitaleko sorkuntza esperientziak bultzatzeko plataforma bat sortu da. Eremu honetan dauden erakundeek eta enpresek bakearen, ekologiaren eta kulturaren arloetako lana sustatzen dute. Eremu honek senidetu egin nahi ditu hainbat egile: gidoilaria – marrazkilaria – kolorista. Senidetu egin nahi ditu sortzaileen kulturak eta hizkuntzak. Eremu hau Saure argitaletxeak kudeatzen du. Argitaletxe honek komiki elektronikoen formatuan argitaratutako obrak proposatzen ditu. Komikiok elkartasun edukiak dituzte, umore ukituarekin, eta hainbat hizkuntzatan daude. Horrekin guztiarekin, Internetezko sorkuntza esperientzia horiek osatzeko eta testu nabarmenak irakurtzeko aukera eskaintzen da. Saure argitaletxeak, era berean, kultura topaketak antolatzen ditu, elkar ezagutzearren, eta egileen eta irakurleen arteko elkarrizketa sustatzearren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario