 Komikiak      on-line (e-komikiak) irakurtzeko plataforma, euskaraz eta beste hainbat      hizkuntzatan.
Komikiak      on-line (e-komikiak) irakurtzeko plataforma, euskaraz eta beste hainbat      hizkuntzatan.
Hezkuntza komiki digitaleko sorkuntza esperientziak bultzatzeko  plataforma bat sortu da. Eremu honetan dauden erakundeek eta enpresek  bakearen, ekologiaren eta kulturaren arloetako lana sustatzen dute.  Eremu honek senidetu egin nahi ditu hainbat egile: gidoilaria –  marrazkilaria – kolorista. Senidetu egin nahi ditu sortzaileen kulturak  eta hizkuntzak. Eremu hau Saure argitaletxeak kudeatzen du. Argitaletxe  honek komiki elektronikoen formatuan argitaratutako obrak proposatzen  ditu. Komikiok elkartasun edukiak dituzte, umore ukituarekin, eta  hainbat hizkuntzatan daude. Horrekin guztiarekin, Internetezko sorkuntza  esperientzia horiek osatzeko eta testu nabarmenak irakurtzeko aukera  eskaintzen da. Saure argitaletxeak, era berean, kultura topaketak  antolatzen ditu, elkar ezagutzearren, eta egileen eta irakurleen arteko  elkarrizketa sustatzearren.
 
 





 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
