Aurten ere, gure Ohier izan da eskola liburutegiko irakurle amorratuena: aldizkariaz aparte 154 liburu irakurri omen du. Gustukoenak erakusten dizkigu argazkian. Abenturazalea den mutiko honek literaturarekiko harreman bereziak baditu eta dioenez, azken boladan "Reportero Doc" izeneko aldizkariaren jarratzailea bihurtu da.
"Anaiek etxera eramandako motxila ibiltarian aurkitu nuen lehenengo alea, -192 zenbakia-, eta handik aurrera ale guztiak irakurri ditut; ale berria noiz iritsiko den momentua desiatzen nago hilabetero. Animatzen zaituztet liburuak irakurtzen, ea horrenbeste esperientzia polit bat duzuen!"