Lehen ‘Abrite portas, klis-klas!’ esan, eta lapurren
haitzuloko atea irekitzen zen, iraganeko altxor preziatuak. Orain ‘Abrite
portas, klis-klas!’ esan, eta etorkizuneko altxorrak zabalduko zaizkizu,
euskaraz nahiz munduko edozein hizkuntzatan sortutako liburuak: KLIS-KLASIKOAK!Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak sorta osatutzen duten liburuak. Testuak aurreratzen duen bezala, haur eta gazte literaturako lan klasikoetarako sarbidea izan nahi du Klis-klasikoak bildumak; hots, 4 eta 16 urte bitarteko irakurleei (ez haiei bakarrik, baina bereziki haiei) euskarazko literatur obra kanonikoak eskueran jartzea zein beste hizkuntzetako klasikoen itzulpen egokiak (ezen ez egokituak) eskaintzea du xede nagusi.[INFO +]

