jueves, 21 de marzo de 2013

HAUR LIBURUAREN EGUNA


                                                                                                         MEZUA
Ver/Descargar cartel

Irakurri, irakurri
bai zuk, bai nik.
Horra letrak, horra hitzak,
horra liburuak hitzez beterik…
 esku artean jasotzen ditut nik.
Orrietatik xuxurlak datozkit
eta ibaien burrunbak
eta hartzen kantuak 
ilargiari irribarre eginez.
Bagoaz gaztelu misteriotsuetan barna
eta zuhaitz loratuak hazten zaizkigu eskuetan 
hodeietaraino. Badabiltza, badabiltza neskatxa 
ausartak hegan, eta mutikoak izarrak harrapatzen.
Irakurri, irakurri, bai zuk bai nik, jirabiraka,
munduan zehar liburuetako poza banatuz.

Pat Mora        
Traducción: Juan Kruz Igerabide 
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten. 
 [GEHIAGO IRAKURTZEKO]
Oporretan izanik, gure eskolan  martxoaren 20an ospatu genuen BLEI/ATYL unearekin: eguerdiko 12tan eta musika lasaigarria entzuten,  irakurketari eman genion denok batera. Batzuek gustora hartu zuten eta luzatu egin zuten. A! eta beste batzuek aprobetxatu zuten oporretarako liburu bat aukeratzeko. 

lunes, 11 de marzo de 2013

IPUIN KONTAKETA

Otsailaren 27an eskolako liburutegian ekintza berezi bat izan zuten 5 urteko ikasleek: MAIALEN ZUBELDIAK  hamaika  ipuin kontatu zizkigun. Bere panpinak ere ekarri zituen eta gurekin batera adi entzun zuten. MILA ESKER Ibaizabal argitaletxeari.

viernes, 8 de marzo de 2013

ITSASOA

MATER itsasontziko arduradunek utzitako materialarekin eta eskolako partaideek ekarritakoarekin erakusketa bitxia izan dugu eskolako liburutegian otsailean zehar. MILA ESKER denori.

jueves, 7 de marzo de 2013

ITSASOAri buruzko liburuak eta bideoak

Aurtengo inauterietako gaia "ITSASOA" izan da eta gure liburutegian gai honi buruz dauden liburu guztiak bildu ondoren, erabili ditugu eta orain askoz gehiago dakigu horretaz.

martes, 5 de marzo de 2013

Cuentos clásicos contados por famosos con un toque personal


¿Recuerdas los cuentos clásicos que tanto te gustaban de niño?
Jorge Lorenzo, Sara Baras, Belén Rueda, David Bisbal, Alejandro Sanz, Xavi Hernández y Dani Pedrosa están aquí para contártelos de nuevo a ti y a todos los niños de nuestro país, porque todos se merecen una infancia igual de mágica que la tuya.